Txikon Xtreme
Txikon Xtreme
'Lailaren xarma hotza', igandean, 'Txikon Xtreme' saioan
Laila Peak, munduko tontorrik ederrena askorentzat, igotzen saiatuko dira Alex Txikon, Ramon Portilla, Juanjo San Sebastian, Jose Fernandez eta Sebastian Alvaro.
'Txikon Xtreme' saioaren hirugarren atala izango da ikusgai igande honetan ETB1en. Gaueko 21:00etatik aurrera, Alex Txikon protagonista duen 'Lailaren xarma hotza' dokumentala izango da ikusgai. Mendizale bizkaitarrak Ramon Portilla, Juanjo San Sebastian, Jose Fernandez eta Sebastian Alvaro izango ditu bidelagun.
Laila Peak (6.096 m) Pakistan eta Nepal artean dago, eta, diotenez, munduko gailurrik ederrena da. Izan ere, haurrek mendi bat marrazten dutenean horrek duenaren antzeko tontorra egiten dute. Beste gailur batzuetarako bidean dago Laila Peak, eta Alex Txikon neguan joan da bertara gailurra egiteko asmoz.
Neguaren eta eguraldian gogortasunak ez du batere erraztuko espedizioa. 40 gradutik beherako tenperaturak, 60 km/h-ko haize-boladak eta muturreko egoerak jasango dituzte. Tontorrerako lehen saiakerak porrot egin ondoren, bigarren saiakera batean lortuko dute gailurrera heltzea. Horrela, Laila Peak neguan igotzea lortu duten lehenengoak izango dira Alex Txikon eta bere lagunak.
'Lailaren xarma hotza' dokumentala, igandean, 21:00etan, ETB1en.