Itxi

Txikon Xtreme

23:30ean

'Txikon Xtreme' abenturaz beteta, gaur, ETB1en eta eitb.com-en

EITB

Lehen atalean, Alex Txikonek Kayak Xtreme zer den ikusteko eta gozatzeko aukera izango du kirol honetako onenekin: Eneko Yarza eta

0:26

Gaur, 23:30ean, 'Txikon Xtreme', 13 atalez osatutako saioaren emanaldia hasiko da ETB1en eta  eitb.com-en.

Alex Txikon himalayista ezagunak arrotzak zaizkion beste kirol diziplina batzuen zailtasun eta arriskuakbiziko ditu goi mailako beste kirolari batzuen laguntzarekin.

Surfa Kepa Acerorekin, Kayak Xtreme Eneko Yarza eta Txus Ruiz de Erentxun ondoan dituela,  Iruñatik Bilborainoko 180 km-ko Ultra Traila, edo eta Igor Urienen eskutik Formula 3-aren adrenalina. Horiek izango dira Alex Txikonek bisitatuko dituen agertokietako batzuk, eta horietan erakutsi beharko ditu dauzkan gaitasunak, goi mailako kirolari eta profesional gisa.

Baina Txikon Xtreme haratago doa. Ez da kirol saio hutsa. Atal bakoitzean, kirolariaren atzean dauden baloreak aterako ditu argitara: porrota ikasgai gisa, talde lanaren garrantzia, zailtasunak gainditzeko gaitasuna... Horiek ere saioaren osagarri nahi eta nahiezkoak izango dira.

Emozioa, konpromisoa, adrenalina, laguntasuna, izadia, hainbat ingurunetako irudi liluragarriak...Hori guztia, baloreei lotuta, izango da ETB1eko apustuaren ardatz.

Igande honetan lehen atala izango dugu ikusgai Kayak Xtreme kirol ikusgarriaren irudirik eta kirolari onenekin.

Ez ezazu galdu. Hitzordua gaur, 23:30ean, ETB1en eta  eitb.com-en.