Txikon Xtreme
21:30ean
Musherrak, gaur, 'Txikon Xtreme' saioan
Erredakzioa
Alex Txikon Iruñean eta Aran haranean izango da Baltasar Gallardorekin, Andoni Azpillagarekin eta beraien txakurrekin, mushing kirolaz gehiago ezagutzeko. Gaur, 21:45ean, ETB1en.
'Txikon Xtreme' saioa igandean izan beharrean, larunbatean datorkigu aste honetan. Atal honetako protagonistak Baltasar Gallardo, Andoni Azpillaga eta bi musher hauen txakurrak izango dira. Orain arte ikusitako saioen artean desberdinena izango da larunbatekoa, kirol berri bat ezagutzeaz gain, mushing-a, gizaki eta animalien arteko harremanak, ezagutuko ditugu eta.
Alex Txikonek musher horiekin biziko du atal honetako abentura, hau da, txakurrez tiratutako lera batean ibiltzeko aukera izango du. Lehenengo, Iruñea aldean, Baltasar Gallardo eta bere 16 husky txakurrekin, entrenamendu saio bat egingo du, eta, ondoren, Aran haranean, elurretan, 6 ehiza-txakurrek tiratutako lera batean ibiliko da, Andoni Azpillaga musher azpeitiarrak lagunduta.
Abentura polita eta txakur hauek ezagutzeko aukera, 'Txikon Xtreme' saioan, gaur, 21:30etik aurrera, ETB1en.