Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Buia arrautza esnearekin
Buia arrautza esnearekin
Osagaiak
  • Arrautza-gorringoak 2
  • Kanela-zotz bat
  • Azukrea (koilara bat)
  • Esnea 1/2 litro
  • Gari-irina (koilara bat)
Prestaketa

Hasteko, arrautza-esnearen prestaketarekin hasi behar da. Horretarako, lapiko batean, esnea, kanela eta azukrea irakiten jarri behar dira. Irakiten duenean, sutatik atera eta hozten utzi.

Hozten denean, arrautza-gorringoak eta irina gehitu, iragazki bat erabiliz, pikorrik ez sortzeko. Egurrezko koilara batez eragin etengabe, su txikian, harik eta irakiten hasi arte. Sutatik atera eta hozten utzi.

Bestetik, Buiaren prestaketan osagai hauek behar dira: 3 arrautza-zuringo, koilara bat azukre, 3 banana, 3 koilara Brandy eta karamelu likidoa.

Lehendabizi, labea piztu 225 graduan eta berotzen utzi behar da. Eta segidan, bananak birrindu, brandya gehitu eta ondo nahastu behar da.

Gero, arrautza-zuringoa azukrearekin harrotu, elur-puntua lortu arte, eta katilu batean gorde. Bota banana birrindua zuringoaren katilura, eta irabiatu dena ondo.

Geroago, bota karamelua flan-ontziaren oinarrira, eta bete gainerakoa katiluko nahasketarekin.

Azkenik, sartu flan-ontziak labean maria bainuan, labea bero samar dagoela, eta utzi 8 bat minutuan.  Atera eta hozten utzi.

Zerbitzatzeko, ipini arrautza-esnea katilu batean, eta buia haren gainean. Apaindu menda-hosto batekin eta mahaira.