Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Ardi esne errearen budina, moskatel gelatinarekin
Ardi esne errearen budina, moskatel gelatinarekin
Osagaiak
  • -Ardi-esne errea, ½ litro
  • -Esne-gaina, ½ litro
  • -Azukrea, 4 koilarakada
  • -Mamirako prestakina,1 zorro(12 gramo).
  • -Moskatel zuria, 375 cl
  • -Gelatina, 1 orri eta erdi
  • -Fruitu lehor karamelizatuak
  • -Intxaur-teila
Prestaketa

Mamia egiteko, hartu ardi-esne pixka bat eta bota mamirako prestakina. Bestalde, irakin ardi-esnearen gainerakoa esne-gainarekin, eta bota 4 koilarakada azukre. Irakiten hasten denean, gaineratu ardi-esnea eta irakinarazi. Bota nahasketa moldeetara, eta utzi hozkailuan 12 orduz.

Gelatina egiteko, ipini gelatina ur hotzetan. Jarri moskatela sutan, eta irakiten hasten denena, utzi su txikian egosten bost bat minutuz, alkohola lurrundu arte. Atera surtatik, eta gehitu gelatina. Nahasi ongi, eta utzi hozten hozkailuan 12 orduan.

Gelatina mamitzen denean, pasatu iragazki mehe batetik.

Napatu flana gelatina-geruza batez, eta jarri gainean fruitu lehor karamelizatu batzuk eta intxaur teila bat.