Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Txerri hankak bizkaitar saltsarekin
Txerri hankak bizkaitar saltsarekin
Osagaiak
  • 6 txerri hanka
  • 10 kipula
  • 15 piper txorizero
  • 3 azenario
  • 2 porru
  • Berakatza
  • Hirugiharra - 200 g
  • Txorizo ondua - 200 g
  • Olioa
Prestaketa

Txerri hankak, 2 tipula, porruak eta azenarioak eltze espresean egosiko ditugu 70 minutuz. Egositakoan, hankak saldatatik atera eta, epeltzen direnean, hezurrak kendu eta geroko gordeko ditugu.

Beste alde batetik, tipula txikitu eta oilo pixka batekin eta berakatz ale batekin 45 minutuz sueztituko dugu, karamelatu arte. Piper txorizeroei haziak kendu, uretan garbitu eta eltze batean 15 mitutuz egosiko ditugu. Iragazi eta tipulari gehituko dizkio, txerri hankak egositako saldarekin batera. 30 minutuz egosi eta  puregailutik pasatuko dugu dena. Urdaiazpikoa eta txorizoa tako txikitan zatitu, zartagin batean frijitu eta saltsara botako ditugu. Gatza eta tabaskoa puntuan jarriko ditugu. Amaitzeko, txerri hankak artazi batekin ebaki, saltsatara bota eta 15 minutuz egosiko ditugu.