Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Usakumea sagarrekin
Usakumea sagarrekin
Osagaiak
  • Usakume bat, tipula bat, porru bat, azenario bat, hiru sagar, haragi-salda, oliba-olioa, gatza, ardo beltza, koñak pixka bat, Pedro Ximenez ardoa, gurina, sagardoa, maizena, azukrea
Prestaketa

Hasteko, usakumea su bigunez berotuko dugu oliba-oliotan. Ondoren, tipula, porrua, azenarioa eta zatitutako sagar bat botako dizkiogu. Dena olioztatu denean, koñaka, ardo beltza eta salda gehitu, eta 30 minutuz egosiko dugu. Maizena pixka batekin (kafe-koilarakadaren neurrikoa) dena xehatu ondoren, Pedro Ximenez ardoa botako diogu.

Segidan, beste sagar bat txikitu eta salteatuko dugu gurinarekin eta sagardoarekin. Eta hirugarren sagar bat ardo zuriarekin, azukrearekin eta gurinarekin egosi eta birrinduko dugu, purea lortu arte.

Aurkezpena: platerean, lehendabizi zatitutako sagarra jarriko dugu, gainean usakumea eta alboan sagar-purea.