Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Kuia- eta kuiatxo-laminatua, orein- eta orkatz-azpizunarekin
 Kuia- eta kuiatxo-laminatua, orein- eta orkatz-azpizunarekin
Osagaiak
  • -Orkatz-azpizuna
  • -Orein-azpizunak, 2
  • -Oliba-olioa, zurrusta bat
  • -Kuia, 150 g
  • -Kuiatxoa, 1
  • -Tipulin freskoa
  • -Baratxuri-aleak, 2
  • -Apioa, hosto bat
  • -Intxaur zurituak, 30 g
Prestaketa

Ebaki kuia eta kuiatxoa laminatan. Egin hondarrak txiki-txiki, eta gorritu guztia.

Sueztitu baratxuria, tipula txikia, ebakinak eta apio-hostoa. Gehitu intxaurrak eta geroko gorde.

Gorritu azpizuna, bota gatza eta piperra, eta egin xerratan.

Muntatu platera, eta jarri barazkitxo salteatuak hornigai gisa. Bota oliba-olio gordin pixka bat, bai eta jogurt natural eta konfitura koilarakada bana ere.