Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Pluma iberikoa eta patata, urdai eta gazta pastela, sagar marmeladarekin
Pluma iberikoa eta patata, urdai eta gazta pastela, sagar marmeladarekin
Osagaiak
  • - Pluma iberikoa, 225 g
  • - Patata, 2
  • - Urdaia, 100 g
  • - Behi-gazta birrindua, 150 g
  • - Sagarra, 250 g
  • - Azukrea, 125 g
  • - Maldon gatza
Prestaketa

PRESTAKETA:

Labea berotu 180 graduan. Labea berotzen ari den bitartean, patata-, urdai- eta gazta-pastela prestatzen hasiko gara. Labeko paperaz molde bat forratuko dugu. Patatak zuritu eta lamina finetan moztuko ditugu. Urdaia ere tamaina bereko laminatan moztuko dugu. Pastela  egiteko, prozedura honi jarraituko diogu:

Lehenengo, bi patata-geruza; gero, urdai-geruza bat eta birrindutako gazta. Berriro, patata-geruza bat; urdai-geruza bat eta gazta, lau geruza osatu arte. Azkenean, bi patata-geruza, lehenengoan bezala. Labean sartu 180 ºC-an, 25 minutuz.

Sagar-marmelada. 250 gramo sagar eta 125 gramo azukre loditzen jarriko ditugu, 45 minutuan. Pluma plantxan egin su bizian, ondo markatuta geratu dadin.

Patata-pastel zati bat moztu eta plantxan gorritu, alde guztietatik.

AURKEZPENA:

Platera sagar-marmeladarekin margotu, eta gainean, pluma eta pastela jarri. Pluma Maldon gatzaz onduko dugu.