Itxi

Bigarrenak

Ziazerbak, sagarrarekin eta mahaspasekin
Ziazerbak, sagarrarekin eta mahaspasekin
Osagaiak
  • - Ziazerba freskoak, 200 g
  • - Tipulina, 50 g
  • - Sagarra, 100 g
  • - Mahaspasak, 50 g
  • - Ardo zuri gozoa edo ura, 60 g
  • - Oliba olioa eta gatza
Prestaketa

Zailtasuna: Erraza

Kostua: 0.8-2 euro

Kaloriak: 135 kcal

GONBIDATUA:

Silvana Huegun

NOLA EGIN:

- Mahaspasak beratzen jarri ardo zuriarekin.

- Tipulina eta berakatza ondo txikitu eta sueztitzen jarri zartagin batean.

- Tipulina gorritu denean, gehitu mahaspasak ondo zukatuta eta sagarra laukitxotan moztuta.

- Garbitu eta txortena kendu ziazerbei eta salteatu zartagineko beste osagai guztiekin batera. Zerbitzatu.