Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Txibia beteak muselina gainerrearekin
Txibia beteak muselina gainerrearekin
Osagaiak
  • 6 txibia txiki
  • 4 ziazerba sorta (freskoak)
  • Mahaspasak, 2 koilarakada
  • Pinaziak, 40 g
  • Gatza
  • Oliba-olioa, 3 koilarakada
  • MUSELINARAKO:
  • Baratxuri ale bat
  • Ekilore-olioa, 250 ml
  • Arrautza bat
  • Arrautza baten zuringoa
  • Gatza
Prestaketa

· Txibiak plantxa batean olio apur batekin markatu eta gorde.

· Bien bitartean ziazerbak garbitu eta zati ederretan ebaki. Jarraian olio apur batean pinaziak gorritu, mahaspasak gehitu eta azkenik ziazerbak erantsi. Ziazerbak samurtu arte su ertainean eduki.

Muselina egiteko:

Irabiagaluko ontzi batera arrautza kraskatu eta ekilore olio apur bat bota. Irabiagailuarekin maionesa bat egiten hasi, gainontzeko olioa apurka-apurka gehituz. Amaieran beharrezko gatza gehitu eta gorde.

Hagaxka elektrikoarekin edo arruntarekin arrautza zuringoa harrotu elur-punturaino.

Maionesari gehitu mugimendu inguratzaileez baliatuz.

· Labea 180 ºC-tan berotzen jarri.

· Txibiak labeko erreteilu gainean jarri eta ziazerbekin bete banan-bana.

Gainetik muselinarekin estali eta labean sartu.

· 20 minutuz erre txibiak (tamainaren arabera 5-10 minutu gehiago beharko dute agian). Amaieran grill moduan jarri labea, muselina gorritu arte.