Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Barazki quiche beganoa
Barazki quiche beganoa
Osagaiak
  • Irin integrala, 325 g
  • Ura, 125 ml
  • Ekilore olioa, 125 ml
  • Gatza, koilarakadatxo txiki bat
  • BETEGARRIRAKO:
  • Baratxuri atal eder bat
  • 2 porru
  • Azenario txiki bat
  • Batata txiki bat
  • Brokolia
  • Tamaria, koilarakada bat
  • Oliba olioa, bi koilarakada
  • Tofua, 200 g
  • Anakardoak, 90 g
  • Barazki salda, 80 ml (agian 75 ml, begiratuz joan).
  • Maizena, 2 koilarakada
  • Gatza
  • Piperbeltz zuria
  • Seasamo haziak
  • GAINERRETZEKO:
  • Anakardoak, 75 g
  • Garagar-legamia, 2 koilarakada
  • Baratxuri-lehor hautsa, kafe-koilarakadatxo bat
  • Gatza, kafe-koilarakadatxo bat
Prestaketa

Anakardoak (90 g-ak) uretan beratzen ipini gutxienez ordu batez.

Ondoren, quichearen moldea egiten hasi.

Labea aurrez berotzen jarri 180 ºC-tan, bai goitik eta bai behetik.

Jarraian orea egiteko aipatu diren osagai guztiak ontzi batera bota eta bertan nahasi. Ur edo irin gehixeago beharko balu, erantsi.

Orea zabaldu.

Silikonazko moldetxoetan ore zatiak jarri, zapaldu, izkinak ere estali eta sardexkarekin ziztatu.

Laberatu eta 15 minutuz egosi. Atera eta gorde.

Betegarria egiteko, barazkiak garbitu zein zuritu eta zatitu tamaina ertainean (batata dadotxotan, brokolia loretxo txikitan bereizi).

Zartagin batean oliba olioa ipini eta baratxuria gehitu lehenik. Arin-arin gorritu denean, porrua eta azenarioak erantsi. Buelta batzuk eman eta batata dadotxoak bota. Beste buelta batzuk eman eta brokolia erantsi. Bukatzeko tamari apur bat gehitu, sua itzali eta epeltzen utzi.

Irabiagailuko ontzi batean tofua, anakardo beratuak, barazki salda, maizena eta gatza ipini eta krema bat egin arte irabiatu.  

Lortu dugun krema barazkiei erantsi eta nahasi.

Quiche moldeak hartu eta aurreko nahaskiarekin bete. Laberatu (180 ºC-tan aurrez berotua izanik) eta 35 minutuz egosi.

Bitarte horretan 75 g anakardo, garagar-legamia, baratxuri hautsa eta gatza xehetu ehogailuan.

Aurreko nahaski honekin quiche bakoitza hautseztatu eta labea gainerretzeko moduan ipinita gainerre.