Errezetak bigarren platerak

Txoriene

Bigarrenak

Untxi cochifritoa baratxuriekin
Osagaiak
  • Untxia zatitan, 1 kg
  • 12 baratxuri ale
  • Tipula bat
  • Limoi bat
  • Ardo zuria, 300 ml
  • Oilo salda edo barazki salda, 500 ml
  • Gatza
  • Oliba-olioa
  • Perrexila
Prestaketa

Hasteko, untxi zatitxoei gatza eman eta irinetik pasako ditugu. Platera batean gordeko ditugu untxi zatiak.

Jarraian, lapiko zabal batean oliva-olio txorrotada eder bat berotzen jarriko dugu. Segidan, baratxuri aleak batere zuritu gabe eta laban batekin kolpe bat emanda, oliotan gorritzen jarriko ditugu.

Baratxuriak gorritzen diren bitartean, untxi zatiak lapikora sartzen joango gara.

Untxi zatiei bueltak emanez jardungo gara 10-15 minutuz, alde guztietatik ongi goritu arte.

Denbora hori pasa denean, limoia erdibitu eta untxiaren gainetik zukutuko dugu, zatitxo guztiak ongi bustiz.

Ondoren, ardo zuria erantsiko diogu lapikokoari. Bi minutuz urritzen utzi eta, jarraian, salda botako diogu.

Sua bizi jarri eta lapikoari eragingo diogu, lapikoaren euskarrietatik eutsi eta mugimendu zirkularrak eginez, saltsa ongi batzeko.

5-10 minutu pasa direnean eta saltsa urritzen denean, sua itzali eta perrexil txikitua gainetik bota.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
  • Publizitatea
    logo eitb nahieran
    Publizitatea
    Floorren arauak Ezarrita dagoenaren aurkako arauak ezartzen Floorren arauak
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena