Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Galeperrak madariekin eta txiribi purearekin
Galeperrak madariekin eta txiribi purearekin
Osagaiak
  • Galeperrak, 8 ale
  • Hirugihar ketua (xerratan), 300 g
  • Tipulatxak, 16 ale
  • Oilo salda, 400 ml
  • Madariak, 4 ale
  • Piperbeltz aleak
  • Txiribiak, 3 ale
  • Esnegaina
  • Gurina
  • Olioa
  • Gatza
  • Irina, koilaratxo bat (saltsa loditzeko)
Prestaketa

Eltze batean galeperrak gorritu oliotan. Alde guztiak markatutakoan, atera eta gorde.

Eltze horretan bertan hirugiharra eta tipulatxa erregosi arin-arin.

Madariak zuritu, erditik moztu, luzetara, haziak kendu eta eltzera bota. Pare bat buelta eman.

Galeperrak sartu eltzera, piperbeltz aleak eta oilo salda gehitu. Gatza eman norberaren gustura. Labean 180 gradu zentigraduan 20-25 minutuz erre.

Ondoren, gaztainak garbitu eta ebaki txiki bat egin denei. Eltze azkarrean ipini, urarekin estali, gatza bota eta tutua altxatzen denetik 5 minutuan egosi.

Epeltzen direnean zuritu eta labana batekin zatitan moztu.

Esnea gurinarekin berotzen jarri. Gurina urtzen denean gaztaina zatiak gehitu eta gatza bota norberaren gustura. Minutu batzuetan egosten utzi (5 minutuz gutxi gorabehera) eta birrindu pure baten testura lortu arte. Gorde.

Galeperren saltsa loditu nahi bada, iragazi galeperrak, tipulatxa eta madariak bereizteko, eta eltzetxo batean ipini berotzen. Ur hotzetan irina nahasi pikorrik utzi gabe eta saltsaren eltzera bota poliki-pokiki, adaxkarekin ongi nahasiz, saltsak nahi dugun sendotasuna hartu arte.

Aurkezpena:

Plater zabal batean ohe moduan saltsa jarri. Gainean bi galeper, pare bat tipulatx eta madari erdia ipini eta galeperrak saltsa gehiagorekin margotu gainetik. Albo batean gaztaina-purea jarri (nahi den apainketarekin; izozkirako koilararekin forma emanda, gozogintzako mahukarekin forma ponpoxoak emanda...).