Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Haragi gisatua bere hornigaiekin eta pasta risottoa onddoekin
Haragi gisatua bere hornigaiekin eta pasta risottoa onddoekin
Osagaiak
  • Gisatzeko haragia, 800 g
  • Kipula bat
  • Porru bat
  • Azenario bat
  • Berakatz atal pare bat
  • Ardo beltza, 150 g
  • Haragi salda edo ura
  • Oliba-olioa
  • Gatza eta piperbeltza
  • HORNIGAI MODUAN
  • Azenario pare bat
  • Patata eder bat
  • Ilarrak (aukeran)
  • PASTA RISOTTOA EGITEKO:
  • Puntalette pasta, 300 g
  • Tipuleta bat
  • Onddo konfitatuak, 100 g
  • Urdaiazpikoa laukitxotan, 80 g
  • Gurina, 30 g
  • Ardo zuria, 50 ml
  • Salda, 750 g
  • Parmesano gazta, 40 g
  • Gazta krematsua, 40 g (Mascarpone)
  • Gatza eta piperbeltza
  • Perrexila
Prestaketa

Haragia gatzez eta piperbeltzez ondu eta lapiko batean olio pixka batekin gorritu su bizian. Haragia atera eta lapiko berean kipula, azenarioa, porrua eta berakatza txikituta erregosten jarriko ditugu. Pare bat minuturen ondoren, haragia gehitu eta dena erregosten jarri, beste 5 bat minutuz. Ardoa gehitu ondoren eta minutu batzuk lurruntzen utzi. Jarraian saldarekin estali eta haragia egiten utzi, tapa jarrita 45 bat minutuz edo eginda egon arte.

Haragia atera eta saltsa birrindu eta iragazi. Haragia berriro saltsara sartu, gatzez ondu eta su txikian utzi hornigaiak egin arte.

Patatak zuritu eta laukitan zatitu ondoren, oliotan frijituko ditugu. Azenarioa laukitan zatitu eta 3 bat minutuz uretan egosi. Hornigaiak eginda daudenean, haragiari gehitu eta su baxuan egiten utzi, beste 15 bat minutuz.

Rissotoa egiteko, tipuleta txiki-txiki egin eta gurinarekin batera lapiko zabal eta baxu batean erregosten jarri. 5 minutuz erregosten izan ondoren, urdaiazpikoa eta onddoak gehituko dizkiogu dadoetan zatituta. Pasta gehitu eta dena pare bat minutuz erregosten utzi. Jarraian, ardoa botako diogu eta dena lurruntzen utziko dugu. Orduan, salda gehitzen hasiko gara poliki-poliki, risotto bat izango balitz bezala. Azken pauso honek guztira 10 bat minutu iraun behar du eta bitarte horretan, denbora guztia egurrezko koilara batekin mugitzen ibili behar gara gure risottoa eta salda behar ahala gehitzen.

Eginda dagoenean, bi gaztak gehitu sutatik kanpo, gatzez eta piperbeltzez ondu eta zerbitzatu haragiarekin batera, perrexil pixka batekin gainetik.