Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Berakatz zopa piperrauts bizkotxoarekin
Berakatz zopa piperrauts bizkotxoarekin
Osagaiak
  • Berakatz zoparako:
  • Ogia - 300 g
  • Olioa - 2 dl
  • Berakatz aleak - 4
  • Oilo-salda - 1.5 l
  • Piperrautsa - 4 g
  • Piperrauts bizkotxorako:
  • Arto irina - 70 g
  • Arrautzak - 3
  • Piperrautsa - 10 g
  • Legami kimikoa - 5 g
  • Ekilore-olioa - 30 g
  • Aparra egiteko sifoia
  • Sifoi karga bat
Prestaketa

Lehenik eta behin ogia zatituko dugu. Berakatzekin olio-errea egin eta ogiari gaineratuko diogu. Oilo-salda bota eta 30 minutuz egosten utziko dugu. Egositakoan, birrindu egingo dugu.

Bizkotxoa egiteko, arrautzak, irina eta piperrautsa nahastuko ditugu. Olioa eta legamia gehituko dizkiogu. Nahasketa aparra egiteko sifoian sartuko dugu. Sifoi horrekin edalontzi bat beteko dugu eta mikrouhin labean sartuko dugu, 50 segundoz potentzia gorenean.

Sifoia oso tresna lagungarria da sukaldean, berarekin azkar asko lortuko baititugu bestela lan handia eskatzen duten emultsio eta testurak.