Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Abakando entsalada sagar berde tartarekin eta modena ozpin-olioarekin
Abakando entsalada sagar berde tartarekin eta modena ozpin-olioarekin
Osagaiak
  • Abakandoa
  • Izokin arrabak
  • Ernamuinak
  • Egilea: Beñat Ormaetxea
  • Jatetxea: Jauregibarria jatetxea, Zornotza
Prestaketa

Hasteko, abakandoa Maria bainuan egosi 4 minututan zehar. Jarraian freskatu, zuritu, hutsean ontziratu eta hozkailuan gorde.

Gero, sagar tartarea egiteko osagaiak (Grany Smith sagarra, tipuleta, abakando puntak, piper berde italiarra eta maionesa), tartarerako osagai guztiak batu eta hozkailuan gorde behar dira.

Bestetik, modena ozpin-oliorako, osagaiak (maionesa, Modenako-olioa eta zainzuri-ura) batu eta krema dentsitatea lortu arte irabiatu dira. Guzti horren ostean, biberoi batean sartu eta hozkailuan gorde.

Olio-ozpinerako berriz osagai hauek behar dira: tipuleta xehatua, piper berde italiar xehatua, pikillo piper xehatua, kuiatxo azala xehatuta eta azenario xehatua. Barazki guztiak xehatuta tupper batean sartu behar dira. Jarraian, oliba-olio birjinarekin estali eta hozkailuan gorde. Erabiltzerako orduan, behar den kantitatea hartu eta, gatza eta ozpina puntuan jarri.

Uraza sortarako beharrezkoak dira osagai hauek: uraza arrunta, lollo arrosa, eskarola eta haritz hostoa. Hasteko, urazak puska txikitan zatitu, eta urarekin eta izotzarekin estali. Ordu erdi horrela eduki ondoren, urazak ondo xukatu. Ontzi batean sartu, taparekin eta barrenean paper xurgatzailea jarrita. Hozkailuan gorde eta, erabiltzerako orduan, behar adina hartu eta olio-ozpindu.

Azkenik, entsaladaren muntaketarako, plater barrenean abakando tartarea zabaldu behar da eta gainean abakandoa xerratan jarri. Gainetik zig-zagean Modena maionesa eta olio-ozpina bota. Albo batean uraza sorta jarri eta dena amuarrain arrabekin eta ernamuinekin apaindu.