Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Legatzez eta ganbaz betetako orburu freskoak
Legatzez eta ganbaz betetako orburu freskoak
Osagaiak
  • Orburu freskoak
  • Limoiak
  • Porrua
  • Legatza
  • Ganbak
  • Oliba-olioa
  • Baratxuria
  • Tomatea
Prestaketa

Lehenik eta behin, ura irakiten jarri behar da. Bitartean, orburuak zuritu eta garbitu limoi-urean, bai eta haien txortenak ere. Egosi orburuak (15- 20 minutuan, zer tamaina duten).

Bien bitartean, ganbei burua eta azala kendu, eta frijitu olio pixka batekin eta baratxuri-ale batekin. Ondoren, tomatea eta gatza bota behar zaio firjitzen ari den ontzi berera. Gero, zapaldu buruak zukua atera dezaten, barazkiekin batera, eta aprobetxatu orburuak egosten ari diren urarekin egosteko. Jarraian, iragazi zukua eta loditu lodigarri batekin.

Orburuak egosten direnean, ur hotzean jarri behar dira eta bihotza kendu. Txikitu porrua, ganba gordinak, legatza eta orburu-bihotzak, eta frijitu dena. Irinarekin eta orburuak egosteko erabilitako urarekin loditu, gatzean ondo den ikusi, eta ore horrekin orburuak bete.

Azkenik, plater polit batean, lau orburu beteak jarri behar dira, eta saltsa gainetik bota. Apaindu orburuaren txortenarekin edota ganbekin.