Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Espagettiak Carbonara eran
Espagettiak Carbonara eran
Osagaiak
  • Espagetiak, 250 g
  • Tipula, 1
  • Hirugihar ketua, 250 g
  • Esne-gaina, ½ litro
  • Arrautzak, 2
  • Gatza
  • Piperbeltz zuri ehoa
  • Piperbeltz-aleak edota erramua.
Prestaketa

Hasteko, jarri egosten ur aromatizatua, gatza eta olio-zurrusta bat. Irakiten hasitakoan, gehitu pasta, eta eragin itsats ez daitezen. Egosi puntu-puntuan dauden arte; gogor antzean geratu behar dute. Gero, ura kendu eta oliba-olio pixka bat gehitu behar zaie. Dena, eragin, oliotan ondo busti eta beren artean itsats ez daitezen.

Carbonara saltsa egiteko tipula brunoise eran ebaki behar dira, eta bigundu oliotan. jarraian, gehitu hirugiharra, eta errealdi bat eman ostean, xukatu ondo olioa.

Azkenik, esne-gaina gehitu, bota gatza eta piperra, eta loditzen utzi behar da dena.