Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Onddoz, zigalaz eta txibiaz beteriko ravioliak
Onddoz, zigalaz eta txibiaz beteriko ravioliak
Osagaiak
  • Hiru onddo, tipula bat, 4 zigala, pasta, koñaka, ardo zuria, 100 gr. txibi, txipiroi-tinta, 200 ml. esne-gain, 100 gr. irin, hirugiarra, pipermin zuria, gatza, olioa.
Prestaketa

Zigala-saltsa egiteko, tipula eta zigala-buruak gorrituko ditugu lehendabizi. Ondoren, koñaka eta ardo zuria bota, eta alkohola lurruntzen utzi. Prest dagoenean, esne-gaina bota eta irakiten utziko dugu eta, azkenik, saltsa loditzen denean, iragazi eta gorde.

Betegarria prestatzeko, aldiz, tipula, hirugiharra, onddoak eta txibiak frijitu behar dira. Segidan, irinarekin loditu eta zigala-saltsa pixka bat gehitu. Irakiten eduki, eta ondoren, hozten utzi.

Azkenik, txipiroi olio-ozpina egiteko, betegarri pixka bat hartu eta txipiroi-saltsarekin nahastu behar da. Ondoren, pipermin zuria, gatza eta olioa gehituko dizkiogu.

Eta betegarria hozten denean, pasta bete; eta gordinik dagoela, saltsara bota, bertan egosteko.

Aurkezpena: Pasta betea eta saltsa plateraren erdian ipini, eta txipiroi olio-ozpinarekin apaindu.