Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Onddo eta otarrainxka entsalada epela
Onddo eta otarrainxka entsalada epela
Osagaiak
  • - 12 otarrainxka
  • - Onddoak, 200 g
  • - 8 gari-zainzuri
  • - Tipula erdi bat
  • - 2 berakatz ale
  • - Askotariko uraza hostoak, 100 g
  • - Oliba olioa
  • - Modena ozpina, 10 g
Prestaketa

Zailtasuna: Normala

Kostua: 2-5 euro

Kaloriak: 219 kcal

GONBIDATUA:

Aitor Lopez Rekarte

NOLA EGIN:

- Berakatza xehetu eta zartagin batean sutan jarri oliba olioarekin. Dantzan hastean, tipula juliana eran gehitu eta dena sueztitzen utzi.

- Tipula gorritzen hastean, onddoak xerratuta gehitu, gatz apur bat bota eta egiten utzi, 5 min.

- Otarrainxkak zuritu eta onddoei gehitu. Utzi 2 min eta modena ozpina gehitu. Atera sutatik eta gorde.

- Gari-zainzuriak egosi eta gorde.

- Zerbitzatzeko, plateraren erdian urazak eta gari-zainzuriak nahastuta jarri. Gainean onddo eta otarrainxka olio-ozpin epela bota eta zerbitzatu.