Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Zainzuri krema otarrainxkekin
Zainzuri krema otarrainxkekin
Osagaiak
  • - Zainzuri freskoak, 300g
  • - Otarrainxkak, 125g
  • - Gurina, 20g
  • - Irina
  • - Piperbeltza
  • - Gatza
Prestaketa

Zailtasuna: Erraza

Kostua: 2-5 euro

Kaloriak: 145 kcal

GONBIDATUA:

Jabier Agirre

NOLA EGIN:

- Zuritu eta egosi zainzuriak uretan gatz eta azukre pixka batekin 20 bat minutuz.

- Egositakoan, gorde 4 zainzuriren buruak eta birrindu beste zainzuri guztiak egosteko erabili dugun uraren zati batekin. Iragazi eta gorde.

- Zuritu otarrainxkak eta salteatu gurinarekin eta oliba olio pixka batekin. Eginda daudenean, atera eta koipe horri irin pixka bat gehituko diogu. Ondo nahastu gurina eta gehitu zainzuriak egosteko erabili dugun uraren zati bat. Papila antzeko krema bat lortzen dugunean,zainzuri krema gehituko diogu eta dena irakingo dugu.

- Krema platerean zerbitzatu zainzurien buruez eta otarrainxkez lagunduta.