Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Osane entsalada berezia
Osane entsalada berezia
Osagaiak
  • - Arroz pasta, 400g
  • - Ahabi biologikoak
  • - Endibia biologikoak
  • - Azenario biologikoak
  • - Baserriko intxaurrak
  • Klorofila ozpin-olioa egiteko
  • - Oliba olio birjina, 4-5 koilarakada
  • - Liho olioa
  • - Limoi zukua
  • - Umeboshi pasta
  • - Sagar bio kontzentratua
  • - Gari berde belarra, koilarakadatxo bat
  • - Arroz ozpina, koilarakadatxo bat
  • - Garagarra, koilarakadatxo bat
  • - Guarana, koilarakadatxo bat
Prestaketa

Zailtasuna: Erreza

Kostua: 2-5 euro

Kaloriak: 225 kcal

GONBIDATUAK:

Jaione Mariezcurrena eta Garbiñe Sagastibeltza

NOLA EGIN:

- Lapiko bat sutan jarri ur askorekin eta irakiten hastean, pasta egosten jarri bertan. Egosita dagoenean, ur hotzetatik pasatu eta gorde.

- Lapiko batean umeboshi pasta oliba olioa eta liho olioa ongi nahastu. Ozpin-olioaren gainerako osagaiak bota eta ongi nahastu. Gorde.

- Plater batean pasta egosia, azenarioak xehatuta, ahabiak, intxaurrak eta endibiak txukun-txukun jarri, eta klorofila ozpin-olioarekin ondu.