Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Bakailao konfitatu entsalada
Bakailao konfitatu entsalada
Osagaiak
  • -Koloretako urazak, 200 g
  • -Bakailaoa, 200 g
  • -Patata egosia, 100 g
  • -4 berakatz ale
  • -8 otarrainxka
  • -Oliba-olioa
  • -Ozpina
  • -Piper gorria, 30 g
  • -Piper berdea, 30 g
  • -Kipuleta, 30 g
  • -Pikillo emultsioa
  • -Maionesa
Prestaketa

Zailtasuna: Normala

Kostua: 4-6 euro

Kaloriak: 680 Kcal

GONBIDATUAK:

Gamarrako Ostalaritza Eskolako ikasleak

NOLA EGIN:

-Zartagin batean oliba-olio mordoa eta berakatz aleak jarri. Su motelean berotzen utzi eta, bero dagoenean, bakailao xerrak bota.

-Bakailaoa egiten denean, xerrak zartaginetik atera. Zartagian gelditutako olioa epeltzen denean, iragazki batekin, olioa poliki nahastu, pil-pil saltsa lortu arte.

-Lapiko batean, ura eta gatza jarri eta irakiten utzi. Bertan, otarrainxkak egosi pare bat minutuz. Eginda daudenean, atera eta zuritu, burua eta buztana utziz.

-Koloretako uraza garbitu eta zatitu eta osagai guztiak platereratu. Pil-pil saltsa maionesa pixka batekin nahastu eta bakailao konfitatuaren gainetik bota.