Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Oilasko eta gari-zainzuri entsalada
Oilasko eta gari-zainzuri entsalada
Osagaiak
  • -Oilasko paparra, 200 g
  • -Gari-zainzuri freskoak, 50 g
  • -Cherry tomateak, 50 g
  • -Arto goxoa, 25 g
  • -Ahuntz gazta, 25 g
  • -Koloretako urazak
  • -Berakatz hagin bat
  • -Oliba olioa
  • -Modena ozpina
  • -Gatza
Prestaketa

Zailtasuna: Erraza

Kostua: 3-5 euro

Kaloriak: 120 Kcal

GONBIDATUAK:

Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga, 'Herri txiki Infernu Handi' saioko aurkezleak.

NOLA EGIN:

-Oilaskoa eskuekin zatitu.

-Gari-zainzuriak ebaki eta berakatz txikituarekin zartagin batean salteatu. Atera, eta nahi izanez gero, cherry tomateak ere zartagin berean salteatu salteatu, erditik ebakita.

-Koloretako urazak platerean jarri eta gainean oilaskoa, gari-zainzuriak, tomateak eta artoa bota. Ahuntz gazta laukitan zatitu eta su bizian pixka bat salteatu ondoren, entsaladara gehitu.

-Olioa, Modena ozpinarekin eta gatzarekin ozpin-olioa prestatu eta gure entsalada ondu.