Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Plater makrobiotikoa: Arroz integrala, azalore errea eta endibiak
Plater makrobiotikoa: Arroz integrala, azalore errea eta endibiak
Osagaiak
  • Arroz integrala shiitakeekin eta artoarekin:
  • -Arroz integrala, edalontzikada bat
  • -Perretxikoak
  • -Tipula bat
  • -Artoa
  • -Olioa
  • -Gatza
  • -Ura
  • -Tamaria
  • Azalore errea:
  • -Azalore bat
  • -Txitxirio irina
  • -Txipiroi tinta, poltsatxo bat
  • -Ekilore olioa
  • -Gatza
  • -Arrautza bat
  • -Oliba olioa
  • -Ura, edalontzikada bat
  • Endibiak barazkiekin eta antxoekin beteta:
  • -Endibia bat
  • -Tipula bat
  • -Azenarioa
  • -Sesamoa
  • -Oliba olioa
  • -Tamaria
  • -Antxoak
Prestaketa

GONBIDATUA: Gorka Gereño

NOLA EGIN:

Arroz integrala shiitakeekin eta artoarekin

Lehenik eta behin, arroza egosten ipini, gatz eta tamari pixka batekin. 45 min egosi.

Tipula zati txikitan ebaki, olio pixka batekin erregosi, 20 min.

Perretxikoak zatitu eta tipulari erantsi.

Tipula eta perretxikuak 5 min erregosten utzi.

Azkenik, artoa erantsi eta beste 5 min erregosten utzi. Amaitzeko, arrozarekin nahastu.

 

Azalore errea

Hasteko, alde batetik, azalorea garbitu eta zati txikitan zatitu. Lurrunetan egosi, 8 bat min.

Beste aldetik, txitxirio irina, arrautza, oliba olio pixka bat, txipiroi tinta eta ur pixka bat nahastuta, ore bat egin.

Bukatzeko, azalorea ore honetatik pasatu eta ekilore oliotan frijitu.

 

Endibiak barazkiekin eta antxoekin beteta

Lehehnengo, tipula eta azenarioa juliana eran ebaki. Oliba oliotan erregosi, 20 min.

Endibiak bete eta gainean antxoa jarri.

Azkenik, sesamo haziak gainetik bota.