Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Baba freskoak Kataluniako erara
Baba freskoak Kataluniako erara
Osagaiak
  • Baba freskoak, lekatan, 3 kg
  • Tipula bat
  • 2 udare tomate (ontziratutakoak)
  • Pipermorroa bat (ontziratutakoa)
  • Baratxuri freskoak, sorta bat
  • Erramu bat
  • Menda
  • Ardo zuria, edalontzi erdi
  • Ura
  • Oliba-olioa
  • Gatza
Prestaketa

Lehenik eta behin, babak aletuko ditugu.

Segidan, barazkiak txikituko ditugu: tipula zatitxo txikitan, udare tomatea dadotxotan, baratxuri freskoak 2 zm-ko zatitan (tontorreko hostoak ez, enborra bakarrik) eta pipermorroa makiltxo moduan, luzetara.

Jarraian, lurrezko ontzi batean edo eltze zabal batean olio txorrotadatxo bat botako dugu eta bertan tipula xehetua jarriko dugu erregosten gatz apur batekin, su ertainean.

Tipula erdi-goritu denean, baratxuri freskoak gehituko dizkiogu eta pare bat minutuz gorritzen utziko dugu dena.

Ondoren, eltzekoari pipermorro zatiak gehitu, goilara batekin pare bat buelta eman eta tomate dadotxoak botako ditugu bertara.

Tomatearen eta pipermorroaren ura lurrundu denean, ardo zuria bota eta 3 minutuz su bizian edukiko dugu dena, alkohola lurruntzeko.

Segidan, erramua, menda, babak eta gatza gehituko ditugu eltzera. Goilara batekin dena nahasi eta ura gehituko diogu babak estaltzeraino.

10-12 bat minutuz egosten utziko dugu dena. Jarraian, sua itzalita eta eltzeari taparik kendu gabe, beste 10 minutu egoten utzi.