Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Perretxiko eta tofu zopa arroz-pastel kurruskariarekin
Perretxiko eta tofu zopa arroz-pastel kurruskariarekin
Osagaiak
  • Arroz pastela egiteko:
  • Basmati arroza, 450 g
  • Ura, 900 ml
  • Oliba olio birjina
  • Gatza
  • Zopa egiteko:
  • Barazki salda, 800 ml
  • Koko esnea, 400 g
  • Tamarindo pasta, 4 koilarakada txiki
  • Zitronela, 4 ale (bestela, limoi azala + jengibre zati bat)
  • Koko azukrea, 15 g
  • Pipermin punta bat
  • Jengibrea, 4 cm-ko zati bat
  • Perretxikoak, 200 g
  • Tofua, 300 g
  • Tipulinak, 6 ale
  • Martorri freskoa, 15 g
  • Soja saltsa
  • Lima bat
Prestaketa

Zartagin itsasgaitz bat olioarekin margotu eta arroza, gatz pixka bat eta ura gehituko ditugu bertara. Tapa jarri eta zu bizian 10 minutuz egosiko dugu. Jarraian, tapa kendu eta beste 5 minutuz ura lurruntzen eta azpian geruza kurruskari bat egiten utziko dugu su baxuan. Noizean behin zartagina astindu egin behar da.

Bitartean, zopa egiteko, lapiko handi bat hartuko dugu eta bertan barazki salda, koko esnea eta tamarindo pasta nahasiko ditugu. Su ertainean lapikokoa berotu bitartean, zitronela zuritu eta fin-fin moztu, pipermina xerratan moztu, jengibrea zuritu eta birrindu eta dena prest dugunean, azukrearekin batera lapikora gehitu. Perretxikoak eskuekin moztu eta tofua laukitan zatitu laban baten laguntzarekin. Horiek ere, lapikora gehitu. Saldak irakiten duenean, tipulin xerra finetan moztu eta gehitu martorri hosto gehienekin batera.

Eginda dagoenean, soja saltsa gehitu eta gatz-puntua probatu ondoren, katiluetan zerbitzatu arroz pastel kurruskari zati batekin batera eta martorri hosto batzuekin eta lima laurden batekin batera.