cerrar buscador

Errezetak lehenengo platerak

Txoriene

Lehenengoak

Laranja, intxaur eta txokolatezko ogia (glutenik gabea)
Osagaiak
  • Arroz irina, 100 g
  • Arto beltz irina, 100 g
  • Olo irina (glutenik gabea), 100 g
  • Tapioka almidoia, 100 g
  • Gatza, 10 g
  • Legamia freskoa, 9 g
  • Psyllium hautsa, 15 g
  • Ura, 380-400 g
  • Laranja ura, 2 koilarakada
  • Laranja azukreztatua, 3 xerra
  • Intxaurrak, 60 g
  • Txokolate beltza, 40 g
  • Aurre-hartzidura egiteko
  • Arroz irina, 100 g
  • Ura, 100 g
  • Legamia freskoa, 6 g
Prestaketa

Hasteko, aurre-hartzidura egingo dugu. Horretarako, ontzi sakon batean ura ipini eta legamia disolbatuko dugu bertan. Honen ondoren, arroz irina gehitu eta guztia ongi nahastu eta bilduko dugu, ertzetan ore arrastorik utzi gabe. Guztia ongi biltzen dugunean, trapu batekin hartzitzen utziko dugu ordu betez edo ordu eta erdiz.

Aurre-hartzidura prest denean, ogiaren orea egiteari ekingo diogu.

Alde batetik, ontzi sakon batean hiru irin motak eta almidoia nahasiko ditugu, gatzarekin batera. Segidan, aurrez zatituak izango ditugun laranja azukreztatua, txokolatea eta intxaurrak erantsiko dizkiogu, eta guztia ongi nahasiko dugu.

Bestetik, beste ontzi sakon batean, 380 ml ur jarriko dugu. Laranja ura gehitu eta legamia bertan disolbatuko dugu. Jarraian, psyllium-a hautseztatze eran erantsiko diogu eta azkar batean, hagaxkaren laguntzarekin, ongi nahasiko dugu. Nahaskia loditzen denean, irinen nahaskiaren ontzira isuriko dugu, eta eskuekin, dena biltzeari eta integratzeari ekingo diogu. Orea ontzitik askatzen denean, mahai gainera aterako dugu eta nahi dugun forma emango diogu.

Moldean egiteko, moldea laberako paperarekin forratuko dugu eta hau, oliba olio tanta batzuekin margotuko dugu. Jarraian, orea bertan sartu eta hartzitzen utziko dugu ordubetez edo ordu eta erdiz. Hartziduraren denbora gainditzeko 15 minutu falta direnean, labea 250 gradutan berotzen jarriko dugu eta labearen beheko aldean laberako ontzi egoki bat edo molde bat jarriko dugu.

Behin ogia hartzitu denean, bere bolumena bikoiztu denean, labana zorrotz bat uretan busti eta erdian alderik alde ebaki bat egingo diogu. Jarraian, labea ireki, barruan sartu dugun ontzi edo moldera edalontzi bat ur isuri, labea 200 gradura jaitsi eta ogia sartuko dugu. 40 minuturen ostean, ogia labetik atera, moldetik atera eta papera kendu eta berriro labera sartuko dugu, beste 10-12 minutuz, ongi egosi arte.

Bukatzeko, ogia labetik atera eta labeko parrilla baten gainean utziko dugu hozten, airean, inongo hezetasunik har ez dezan.

*Oharra: Onena ogia hurrengo egunera arte ez hastea da, eta besterik ezean, oso ongi hoztu denean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
  • logo eitb nahieran
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena