Itxi

Miniaturak

Miniaturak

Miniaturak

Oilo kurruskaria
Oilo kurruskaria
Osagaiak
  • Oilo hanka egosi bat
  • Tomate handi erre bat
  • Tipula laurdena
  • Txipotlea
  • Gatza
  • Maionesa - koilarakada bat
  • Anizeko behi-gazta ekologikoa
  • Ziapea - koilarakadatxo bat
  • Valentina saltsa mina - tanta batzuk
  • 4 krepe txinatar
  • Ekilore olioa
Prestaketa

Oilo-hanka xehatu. Tipula juliana erara zatitu eta su eztitan bigundu. Txipotlea eta tomatea xehatu eta tipula bigunari gehitu. Egosi eta maneatu. Oiloa gehitu eta su motelean eduki. Eginda dagoenean, hozten utzi.

Krepe txinatarrak gazta zati batekin eta oiloarekin beteko ditugu. Frijitu olio ugaritan.

Saltsa ondorengo moduan egingo dugu: maionesa, valentina eta ziapea nahastuko ditugu kolore homogeneoa lortu arte. Valentinarekin emango diogu pikante puntua, nork bere gustura.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena