Itxi

Miniaturak

Miniaturak

Miniaturak

Arrain urdin enpanada
Arrain urdin enpanada
Osagaiak
  • Enpanadarako orea egiteko:
  • - Irina, 300 g
  • - Ura, 215 g
  • - Legami kimikoa, sobre bat
  • - Olioa, 45 g
  • - Gatz pixka bat
  • - Arrautza bat
  • Betegarria egiteko:
  • - Tipula bat
  • - Porru bat
  • - 2 berakatz ale
  • - Piper gorri bat
  • - Piper berde bat
  • - Tomate saltsa, 250 g
  • - Berdel a, 400 g (Hegaluzea, txitxarroa,atuna...)
  • - Piperrauts gozoa, koilarakada bat
  • - Oliba olioa
  • - Gatza eta piperbeltza
Prestaketa

-Zailtasuna: Erraza

-Kostua: 0,8-2 euro

-Kaloriak: 180 kcal

NOLA EGIN:

- Katilu handi batean nahastu irina, olioa, gatza eta legamia ur epelarekin. Ondo landu orea eta gorde geroko.

- Tipula zatitu eta sueztitzen jarri erretilu batean. Porrua eta baratxuriak zatitu eta gehitu tipulari. Utzi 5 min sueztitzen eta gehitu bi piperrak txikituta. Utzi 15-20 min. sueztitzen dena.

- Barazkiei tomate saltsa gehitu, piperrauts gozoa eta berdela ongi txikituta, atera sutatik eta ondo nahastu.

- Ongi luzatu orea arrabolarekin (edo botila batekin) lagunduta eta oreak mozteko erabiltzen den molde batekin, borobiletan moztu.

- Borobil bakoitza bete eta ondo itxi, sardexka batekin atximurka txikiak eginez inguruan. Arrautzarekin margotu eta labean erre 45 minutuz 180º.