Itxi

Miniaturak

Miniaturak

Miniaturak

Ziazerba eta mozzarella gazta biribilkiak
Ziazerba eta mozzarella gazta biribilkiak
Osagaiak
  • Irin integrala, edalontzi bat
  • Ura, edalontzi bat
  • Gatza, 8 g
  • Ziazerbak, 6 sorta
  • Mozzarella gazta birrindua, 250 g
  • Tipula lehorra, koilaratxo bat
  • Baratxuri lehorra, koilaratxo bat
  • Arrautza bat (margotzeko)
Prestaketa

Ontzi batean ura eta irina (kantitate bera, edalontzi bera erabilita) ipini, gatza gehitu eta irabiagailuarekin irabiatu. Hozkailuan gorde 15 minutuz.

Ziazerbak uretan egosi, iragazi eta xukatzen/hozten utzi.

Hozkailutik ontzia atera. Zartagin bat berotzen jarri poliki-poliki eta, behin berotu denean, sutatik baztertu. Momentu horretan, pintzel bat irinaren nahaskian sartu eta zartaginean arrasto bat margotu; prozedura bera jarraitu zartagin osoan hutsunerik utzi gabe, zartaginean sutara joan-etorrian ibiliz (su ertainean egin).

Xafla eskuekin hartzeko moduan dagoenean plater batera atera eta xaflari labeko papera ipini gainean.

Pazientziarekin nahaski guztia bukatu arte prozedura berari jarraitu.

Ziazerbei gatza, baratxuri hautsa eta tipula hautsa gehitu eta nahasi. Mozzarella gazta birrindu beharko balitz birrindu, eta ziazerbei nahasi.

Xafla bakoitza ziazerben nahaskiarekin bete eta biribilkia egin.

 

Labean egin nahi baditugu:

Labea 200 gradu zentigradutan berotzen ipini, goitik eta behetik. Biribilki bakoitza arrautzarekin margotu, olio zorrotada fin bat gainetik bota eta labean sartu (laberako paper gainean). 5 minuturen ondoren, buelta eman eta beste 4-5 minutu utzi.

Zartaginean egiteko:

Ekilore-olioa berotzen jarri eta banaka-banaka frijitu (arrautzarekin margotu gabe, honetarako biribilkiaren irekiera uretan bustitako hatzekin itxi).