Txoriene
Gastronomia
Azpeitiko Mikel Uria jatetxea, asteko honetako 'Txoriene'n
B.F
EiTB
'Txoriene' saioko ataletan, Azpeitiko Mikel Uria jatetxea izango dugu aste honetan. Mikel Uriak bere jatetxean dastatu daitezkeen platerak prestatuko dizkigu astean zehar.
Aste honetan, 'Txoriene' saioko ataletan, Azpeitiko Mikel Uria jatetxea izango dugu gonbidatu. Bertako sukaldaria eta jabea den Mikel Uriak bere jatetxean dastatu daitezkeen platerak prestatuko dizkigu astean zehar.
Mikel Uria jatetxea Azpeitian dago, Loiolako Inazio etorbidearen 5. zenbakian. Jatetxeko sukaldaria sukaldaritza tradizionala ukitu moderno batekin lantzen saiatzen da bere jatetxearen egunerokotasunean. Eguneko menuaz eta asteburuetako menuaz gain, ospakizunetarako menu bereziak eskaintzen ditu jatetxeak.
Mikel Uriak datorren astean 'Txoriene' saioko ataletan prestatuko dituen plateren artean, honakoak daude: onddo pastela barrengorri kremarekin, iberiko masail erregosiak cavarekin, uso gisatua ehiztari erara eta barazki parrillada Maldon gatzarekin.
Hau guztia, aste honetan, astelehenetik ostiralera, 13:30etik aurrera, 'Txoriene' saioan, ETB1en.