Itxi

Udak Dakarrena

Udak Dakarrena

Udak Dakarrena

21:30ean

Julen Aginagalde, Maddalen Arzallus eta Xabier Ortuzar, "Udak Dakarrena" saioan

EiTB

Julian Iantzik Donostiatik aurkeztuko du gaurko saioa.

  • Maddalen Arzallus.

    Maddalen Arzallus izango da saioko gonbidatuetako bat. Argazkia: EiTB

Gaurko "Udak Dakarrena" saioa Donostian izango da oraindik, eta Julian Iantzik 21:30etik 22:30era zuzenean jasoko ditugu gonbidatuak platoan.

Julianen sofatik pertsona ezagun eta ez hain ezagunak pasatuko dira. Hala, mundu mailan ezaguna den Julen Aginagalde eskubaloi jokalari irundarra izango dute uztailaren 22an. Azken urteak Polonian jokatzen eman ondoren, Iruneko Bidasoa taldera itzuliko da denboraldi honetan. Julenekin batera, Maddalen Arzallus bertsolaria ere izango dute sofan hizlari; eta, horiekin batera, Xabier Ortuzar aktorea ere jasoko dute asteazkenean. Denen artean, udak ekarri eta kendu dienaz hitz egingo dute.

Ongi dakigunez, "Udak Dakarrena" saioa ez da Julianen sofan bakarrik gertatzen. Uda giroa jasotzen ari diren bi erreportariek Euskal Herrian barrena jarraituko dute. Txurru, Bermeon egongo da, bermeotarrek aurten ospatuko ez diren Madalenak nola bizi dituzten jakiteko. Bestalde, Irati Bortzirietan ibiliko da, bertako uda giroa jasotzeko asmoarekin.

Hau dena eta aurtengo udak emateko duen guztia, zuzenean, Julian Iantziren eskutik, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.