Udak Dakarrena
21:30ean
Iñigo Vicens prestatzaile fisikoa, gaur gauean, "Udak Dakarrena" saioan
EiTB
Hainbat gonbidatu gehiago ere izango dira, tartean, Ainhoa Goikoetxea solaskidea, Naroa Agirre pertika jauzilaria, Iker Villa aktorea, Andriu abeslaria eta Ana Araujo gozogilea.
-
Iñigo Vicens prestatzaile fisikoa. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Astearte honetan Donostian jarraituko du Julian Iantzik zuzenean aurkezten duen "Udak Dakarrena" saioak.
Besteak beste, Iñigo Vicens prestatzaile fisikoa izango du gonbidatu. Iñigo "Adinberri" saioan ibili da azkenaldi honetan, eta gorputza osasuntsu mantentzeko gakoak emango dizkigu. Berarekin batera, Ainhoa Goikoetxea solaskidea egongo da.
Protagonista gehiago ere izango dira Iantzirekin solasean, tartean, Naroa Agirre pertika jauzilari eta aktorea, Iker Villa "Go!azen"eko aktorea, Andriu abeslaria eta Ana Araujo "Sweet Lulu" gozogile donostiarra.
Egunero bezala, Irati Errandonea eta Egoitz Txurruka berriemaileak udako plan eta protagonista onenen bila ibiliko dira.
"Udak Dakarrena" saioa astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.