Itxi

Udak Dakarrena

Udak Dakarrena

Udak Dakarrena

21:30ean

Sara Cozar aktorea, gaur gauean, "Udak Dakarrena" saioan

EiTB

Hainbat gonbidatu gehiago ere jasoko ditu saioak, tartean, Sara Azurza, Manu Maritxalar, Aunitz Alberdi, Mikel Plazas eta Iñaki Lekuona.

  • Sara Cozar aktorea "Etxekoak Udan" telesailean

    Sara Cozar aktorea "Udak Dakarrena" saioan izango da. Argazkia: EiTB

Donostian jarraituko du Julian Iantzik, zuzenean, "Udak Dakarrena" saioa aurkezten. 

Gaur gauean Sara Cozar aktore ordiziarra eta Sara Azurza abeslaria izango dira Iantzirekin. Gainera, Manu Maritxalar boxeo aditua eta telebistako aurpegi ezaguna ere egongo da gonbidatu. Horiekin batera, Aunitz Alberdi kazetaria, Mikel Plazas eskiatzailea eta Iñaki Lekuona ere jasoko ditu. 

Egunero bezala, Irati Errandonea eta Egoitz Txurruka berriemaileak udako plan eta protagonista onenen bila ibiliko dira. 

Hori guztia eta gehiago, "Udak Dakarrena" saioan, gaur gauean, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.