Itxi

Udazken loreak

Udazken loreak

2016/11/24

00:00

Udazken loreak

22:15ean

Hondarribian perretxikotan, gaur gaueko 'Udazken Loreak' saioan

A.H. | EITB

Iro Landaluze Aker Odol metal taldeko kideekin joango da perretxikotan, eta Anjel Alkainek Bilboko Zarate jatetxea ezagutuko du.

0:21
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gaurko 'Udazken Loreak' saioan, hirukote berezi batekin joango da Iro Landaluze perretxiko bila, Hondarribiko Aker Odol metal taldeko Lur, Gari eta Nestorrekin, hain zuzen ere.

Hondarribiarrentzat hain kuttuna den Jaizkibel mendian ibiliko dira. Lur, taldeko baxu jolea da, Garik bateria jotzen du eta Nestor, taldekide ez den arren, beraien laguntzaile lanetan ibiltzen da. Psilocybenea aretoan, Aker Odolen entsegu lekuan elkartuko dira beraiekin, eta egiten duten metal musika ezagutzeko aukera izango dute. Koadrila kuriosoa osatzen dute gure musikariek perretxikotan joateko, beraien piercing eta tatuajeekin ez dute perretxikolari itxurarik, baina oso ondo moldatuko dira mendian Iroren gomendioei esker.

Angel Alkain, berriz, Michelin izarra duen beste jatetxe batean izango da, Bilboko Zarate jatetxean. Indautxu auzoko jatetxeak orain dela urte bete lortu zuen hain estimatua den izarra. Sergio Ortiz de Zarate bertako sukaldariak plater goxo bat prestatuko du, begihandi tallarinak karbonara erara.

'Udazken Loreak' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;