Itxi

Ur Handitan

Ur Handitan

Ur Handitan

22:25ean

Buru osasuna izango da gaurko 'Ur Handitan' saioaren ardatza

EiTB

Buruko desorekak gero eta ohikoagoak dira: estresa, antsietatea, depresioa… Horiek guztiak aztertuko ditu Jaime Otamendik, hainbat gonbidaturen laguntzarekin, gaur, 22:25ean, ETB1en.

0:32

Gaur gauean, buruko osasunari helduko dio 'Ur Handitan' saioak. Buruko desorekak gero eta ohikoagoak dira: estresa, antsietatea, depresioa… Munduko Osasun Erakundearen esanetan, depresioa izango da XXI. mendeko gaixotasunik hedatuena. Gaur egun, kalkuluen arabera, Espainiako biztaleen % 30ek paraitzen dute, guztiak ez baitaude diagnostikatuta. Gaur, 22:25ean, ETB1en izango dugu ikusgai Jaime Otamendik gidatu duen erreportajea.

Zergatik bihurtu dira hain ohikoak gaixotasun mentalak? Gure bizimoduak eragindako gaitza da? Zelan egin diezaiokegu aurre arazo horri? Nola saihestu? Galdera horiei erantzuten saiatuko gara, hainbat protagonista lagun hartuta: Imanol Querejeta psikiatra, Teresa Velasco psikoanalista, depresioa izan duten Pablo Berasaluze pilotaria eta Felipe Juaristi idazlea, anorexia gainditu duen Maria Zunzunegi psikologoa

''Buru osasuna'' erreportajea, gaur, 22:25ean, ETB1eko 'Ur Handitan' saioan.

 

 

mal"> 

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista