X-danel arteaga-X

X-danel arteaga-X

Danel
Danel
Adina: 19
Lekua:Sondika
Danel Arteaga Ibarrondo

Pop musika estiloa gustatzen zaio gehien. Eskolako abesbatzan hasi zen kantuan, Leioako Kantika Koralan, 12 urte zituela. Gaur egun, San Juan Bautista Leioako Abesbatzan dabil, eta 2018an 'Rimin' abesbatzen nazioarteko lehiaketa irabazi zuten. Internet bidez ikasi ditu bere gustukoak diren abesti gehienak, eta, abesteaz gain, gitarra jotzen daki. Lewis Capaldi, Eñaut Elorrieta, Alex Sardui edota Dani Fernandez ditu erreferente gisa.

Musikatik kanpo, basozain izateko prestatzen ari da. Kirola egitea gustuko du, eta boxeoan hasi zen duela gutxi, Zamudioko Boxeo Taldean. Aurreko urtera arte, gainera, futbolean ibili da, Larrabetzun eta Sondikan. Txikitan, torneoren bat irabazi zuen. Baserrian dituen zaldiekin denbora asko igarotzen du, eta sukaldean aritzea asko gustatzen zaio ere.

Zer moduz arituko ote da bakarka 'Ztanda' saioan?