X-erik retamosa-X

X-erik retamosa-X

Erik
Erik
Adina: 24
Lekua:Beasain
Erik Retamosa Ramajo

Dantza urbanoan oinarritutako 'suffle dance' modalitateko txapelduna da, taldekako proban. Gainera, banakako txapelketan munduko laugarren geratu da aurten. 2016an hasi zen dantza urbanoarekin, eta, gaur egun, 'suffle dance' modalitateko bi talde ditu; Donostian eta Bartzelonan. Txikitatik du abesteko zaletasuna, baina 17 urtera arte ez zituen kantu klaseak hartu. Justin Bieber, Bruno Mars, Aitana eta Ariadna Grande dira bere erreferentziak.

Txikitan futbolean aritzen zen, baina ez zen oso ona eta alde batera uztea erabaki zuen. Orain, bizikletan ibili ohi da mendian, batez ere Beasainen. Informatikako ikasketak burutu ditu, eta bideojokoak ikaragarri gustatzen zaizkio, FIFA estilokoak batez ere. Bere ilobekin jokatzen du gehien bat.

Zer moduz arituko da 'Ztanda' saioan?