X-jon castaneda-X

X-jon castaneda-X

Jon
Jon
Adina: 22
Lekua:Zornotza
Jon Castañeda

Akerbeltz Erromeria taldeko abeslariaz gain, DJa eta kazetaria da. Musika estilo guztiak gustuko ditu eta instrumentu ugari jotzen ditu, hala nola, trikitixa, txistua, gitarra, dultzaina, baxua, panderoa eta tanborila.

Multimedia Komunikazioarekin lotutako master bat ikasten hasiko da orain. Irratia ikaragarri gustatzen zaio, eta esperientzia du Bilbo Hiria irratian, Gaztea Irratian edo Bizkaia Irratian. Orain, berriz, telebista probatu nahi du eta 'Telebilbao'n eskatu ditu praktikak egiteko abagunea.

Dantza egitea asko gustatzen zaion arren, inoiz ez da akademia batera  edo klaseak hartzera joan. Gaztetxoagoa zenean, dantza taldeko txistularia zen, gero trikiari ekin zion, eta gaur egun gitarra jotzen du.

'Ztanda' saioan hobeto ezagutzeko aukera izango dugu!