Itxi

Zuek hor

Aurrerapena

Perretxikorik onenak non aurkitu azalduko digu Iro Landaluzek!

EiTB

Irok, bere perretxikokerien atalean, Basogintza Mikologikoaren nondik norakoak azalduko dizkigu!

Iepa! Asteartea! Eta zein da astearteari buelta emateko modurik onena? #Zuekhor eta gu perretxikokerietan aritzea! Nola ez, Iro Landaluze etorriko da astebururako perretxikotan aritzeko tokirik aproposenen berri ematera. Gainera Basogintza Mikologikoaren nondik norakoak azalduko dizkigu. Posible al da perretxikoak ugaltzeko baso bat sortzea?

Praileen oporrak ere amaitu dira eta bueltan dira lehiaketarekin! Tablet bat irabazi nahi? Praileek tarareatzen duten abestia zein den badakizu? Bidali erantzuna eta zure izen abizenak whatsapp bidez 605779540 telefono zenbakira, eta ostiralean tablet zoragarri baten zozketa parte hartuko duzu!

Egunero moduan, Anjel Alkain eta Iker Galartzak eguneko albiste bitxien berri emango digute! Nuntzeberry atalean eguneko albiste ona eta bitxiberry-a emango digute. Albistegiek zakarrontzira bota dituzten albisteez osatutako albistegi bitxia!

Agurne Anasagastik gidatuko du tertulia garaia eta dagoeneko ezagunak ditugun hiru tertulia kide izango ditugu mahaiaren inguruan: Iro Landaluze, Mikel Goñi eta Edurne Garmendia. Mortimer gonbidatu ez badugu ere ziur gaude Zuek hor eta gu hemen saioko platoan bueltaka ibiliko dela…

Internet eta sare sozialak oso gertutik jarraitzen ditugu eta programaren hasieran, Jon Urbietak galdera bat luzatzen die ikus-entzuleei eta erantzuna emateko hiru bide dituzte: twiter , facebook eta whatsapp (605779540).

Hori guztia eta askoz gehiago 15:40tatik aurrera, 'Zuek Hor' saioan, ETB1en!