Zuek hor
Gaur, 22:30ean
Jokin Altuna pilotaria eta Xabier Euzkitze aurkezlea, 'Zuek Hor!!'-en
Pilota munduaz arituko dira Ibon Gaztañazpi eta konpainia astearte gaueko saioan.
Pilota munduan erabat murgilduko da asteartean 'Zuek Hor!!' saioa. Horretarako, punta-puntako pilotari eta adituak izango ditugu sofan eserita. Jokin Altuna (Altuna III.a) pilotari amezketarra, batetik, eta Xabier Euzkitze aurkezle eta pilota esataria, bestetik.
Jokin Altuna 19 urteko pilotari amezketarra da. 2014. urtean debutatu zuen pilota profesionalean, eta etorkizuneko txapeldun handia dela diote adituek. Xabier Euzkitzek, aldiz, urte asko daramatza esatari lanetan pilota partiden emanaldietan.
Ibon Gaztañazpi eta Marta Elvira arituko dira aurkezle lanetan, eta Anjel Alkain, Aitziber Garmendia, Iker Galartza eta Ana Elordi aktoreak ere egongo dira. Eta, beti legez, giroa musikatuz, Zukutu Band taldea izango da platoan, Aitor Gabilondo buru dutela.
Dagoeneko ezagunak diren La Jaio txoni zarbasta eta Andoitz eta Gorane haurrak ez dira faltako 'Zuek Hor!!' saioan, baina pertsonaia berri ugari ere ezagutuko ditugu. Esaterako, Boiseko bikote euskaldun batekin zuzenean konektatuko dugu asteazkenero. Patxi Pagaldai autobus gidaria ere publiko artean ibiliko da… Denen artean, saio umoretsua egitea izango dute helburu.
Maddalen Arzallus bertsolariak biribilduko du saioa, elkarrizketan zehar gonbidatuek aitortu dituzten bitxikeriekin bertso-bertsio musikatu bat egingo baitu zuzenean, Zukutu Band taldearen ezinbesteko laguntzarekin, saio guztietan zuzeneko musika jartzeaz arduratzen den talde zoragarriarekin.
Gaur, 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.
-en.