Zuek hor
22:25ean, ETB1en
Alex Sardui gonbidatu, gaurko 'Zuek Hor!!' saioan
A.A.
EiTB
Gatibu taldeko abeslaria elkarrizketatuko dute astearte honetan Ibon Gaztañazpik eta Marta Elvirak.


Alex Sardui izango dute gonbidatu gaur 'Zuek Hor!!' saioan. Programako sofa zurian eserita, Ibon Gaztañazpiren eta Marta Elviraren galderei erantzun beharko die Gatibu taldeko abeslariak, baita platoan sartu-irtenean ibiliko diren pertsonaienei ere. Besteak beste, Andoitz eta Gorane haurrak, La Jaio txoni zarbasta, Patxi autobus-gidaria eta Las Vegasera oporretara joana den Boiseko bikotea arituko zaizkio galdezka.
Anjel Alkain, Aitziber Garmendia, Ana Elordi eta Iker Galartza aktoreek hezurmamituko dituzten pertsonaien komeria eta pasadizoek umorez jantziko dute, astero bezala, Miramongo estudioetatik zuzen-zuzenean egingo den saioa. Aitor Gabilondoren eta Zukutu Banden musikaz girotuko dute emanaldia, eta Maialen Arzallus bertsolariak emango dio amaiera programari, saioan zehar esandakoak laburbilduz.
'Zuek Hor!!' saioa 22:25etik aurrera egongo da ikusgai, ETB1en.
TB1en.