Zuek hor
22:10, ETB1en eta eitb.eus-en
Reyes Prados gonbidatu, gaur gauean, 'Zuek Hor!' saioan
A.A.
EiTB
Euskal Herrian bizi den kazetari sevillarra elkarrizketatuko dute gaur gauean Ibon Gaztañazpik eta Marta Elvirak.
Reyes Prados kazetaria izango dute gonbidatu gaur gauean 'Zuek Hor!' saioan. Programako sofa zurian eserita, Ibon Gaztañazpiren eta Marta Elviraren galderei erantzungo die, baita platoan sartu-irtenean ibiliko diren pertsonaien galderei ere.
Reyes Prados duela hamar urte etorri zen Sevillatik Euskal Herrira bizitzera. Urte hauetan guztietan, hainbat saio aurkeztu ditu ETBn: 'Euskadi Directo', 'De Boca en Boca' eta, oraintsu, 'Tu al Norte y Yo al Sur' eta 'Tribuaren Berbak'. Bi urteotan, euskara ikasten jardun du jo eta su, eta igaro den astetik EGA tituluaren jabe da dagoeneko.
Anjel Alkain, Aitziber Garmendia, Ana Elordi eta Iker Galartza aktoreek hezurmamituko dituzten pertsonaien komeria eta pasadizoek umorez jantziko dute, astero bezala, Miramongo estudioetatik zuzen-zuzenean egingo den saioa.
Aitor Gabilondoren eta Zukutu Banden musikaz girotuko dute emanaldia, eta Maddalen Arzallus bertsolariak emango dio amaiera programari, bertan esandakoak bilduz.
'Zuek Hor!' saioa astearteetan izaten da ikusgai, 22:10etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.
ta eitb.eus-en.