cerrar buscador

10:00

Trafikoa

Gipuzkoa

A-15a zabalik jada, hainbat ibilgailuren istripu batengatik itxita egon ostean

agentziak | erredakzioa

Gutxienez bost ibilgailuren arteko istripua izan da, baina ez dago zauriturik. Errepidea zabalik dago berriz. 10 km-rainoko ilarak sortu dira.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

A-15 autobidea itxi dute Berastegin (Gipuzkoa), Iruñerako noranzkoan, Gorosmenditko tunelean hainbat autoren artean istripu bat talka izan ostean, Segurtasun Sailak zabaldu duenez.

Gutxienez bost ibilgailuk talka egin dute, 08:05 inguruan, baina ez da zauriturik izan. Istripuaren ondorioz, 10 km-rainoko auto ilarak sortu dira Nafarroako hiribururako bidean.

Zirkulazioa N-I errepidetik desbideratu dute, ilarak luza ez daitezen, iturrien arabera.

Edonola ere, 10:30 inguruan, errepidea ireki dute berriz, eta auto ilarak amaitu egin dira.

Iruzkinak