Urteko asteburu kritikoena izango da uztailaren 30etik 31ra artekoa. Gipuzkoa eta Lapurdiko mugan, adibidez, 177.000 ibilgailu espero dira asteburu honetan.
75 milioi euroko aurrekontuarekin, Bazkardoko loturako lanak 28 hilabetez luzatuko dira. Lotura horrek egunean 70.000 ibilgailutik gorako trafikoa jasaten du.
Gertakariak 11:45 aldera jazo dira, A-15 autobian. Hiru gazte lekuan bertan artatu dituzte osasun langileek, eta bi ertzain Tolosako Asuncion ospitalera eraman behar izan dituzte, bero-kolpeak jota.
Istripu larria izan da A-15ean Andoainen Iruñeko noranzkoan eta errepidea itxi behar izan dute. Ordu erdiren buruan zabaldu ahal izan dute berriro eta konpondu dira sortu diren auto-ilarak.
Gipuzkoako Foru Aldundiak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Andoainerako noranzkoan Berastegiko lotunetik moztuko da; Iruñerako noranzkoan, berriz, Sorabillako lotunetik, 22:00etatik 6:00etara, lau gauetan.
Frutaz betetako kamioia errepidean gurutzatuta geratu da eta auto-ilarak sortu dira N-1 errepidean, Villabona eta Lasarte artean. A-15 autobideak ere auto-ilara daude Villabona eta Urnieta artean.
Belabietako obrak amaitutzat emateko eta autobidea trafikoari berriro ireki ahal izateko, Gipuzkoako Foru Aldundiak bypasseko elementuak tuneletik kendu eta simulakroa egin behar du elementu guztien kontrol-sistema berrikusteko.
Datorren igandetik aurrera tunelean jarritako bypassa desagertuko da eta normaltasunez zirkulatu ahal izango da. Belabietakoa A-15 errepideko tunelik luzeena da, ia kilometro bat luzekoa.
Arratsaldean, 12 kilometroko ilarak sortu dira Liendo eta Beranga artean, eta Muskizen izandako istripu batek arazoak sortu ditu inguruan. Halere, itzulera operazioa aparteko arazorik gabe igaro da.
Aste Santuko operazio-irteeraren ondorioz zirkulatzeko arazoak izan diren leku guztietan amaitu dira dagoeneko auto-ilarak: Armiñonen, Bizkaitik Kantabriarako mugan eta Biriatuko ordainlekuan.
Euskalmetek elurra iragarri du 200-400 metrora. Beraz, iragarpena betez gero, Aldundiak A-15aren Gipuzkoako zatia itxiko du, bi noranzkoetan, elurra egiten hasten denean.
AP-68 errepidean, Zuian, Gasteizera bidean, bi autok istripua izan dute eta pertsona bat zauritu da. Halaber, N-636 errepidean, Kanpanzar mendatean, luizi bat gertatu da, eta, ondorioz, errei bat itxi dute.
Errepidea, baina, ez dute itxiko elurra hasi arte, eta lekuan bertan egongo diren langileek eta trafikoa erregulatzeaz arduratzen diren agenteek erabakiko dute A-15 autobia zarratzea, behar izanez gero.
Astelehen gaueko 21:00etatik astearte goizaldeko 05:00etara egongo da itxita, aglomeratua konpontzeko, luiziak kentzeko eta galiboen inguruan hesiak egokitzeko, besteak beste.
Gutxienez, 30 errepide daude moztuta, gehienak bigarren mailakoak. Besteak beste, Mendaro herrirako sarrera-irteera guztiak itxita daude, azken orduotako euri-jasek eragindako uholde eta luiziengatik.
Atzerapenak eragin ditu elurrak Iruñerriko hiri harraioan. Gipuzkoa eta Nafarroa lotzen dituen A-15a ireki dute jada, baina arazo larriak daude elurrarekin Nafarroa aldean.
Euskalemetek elurra iragarri du 700 metrotik behera bihar, larunbata, eguerdiko 12:00etatik igande arratsaldera arte. Elurra egiten badu, A-15aren Gipuzkoako zatia itxi egingo dute elurra egiteari utzi bitartean.
Bihar arratsaldetik aurrera 700 metroko kotatik behera elurra egin dezakeelakoan, Azpiegituretako foru diputatuak adierazi du Ertzaintza AP-15aren Andoaingo sarreran egongo dela autobidea ixteko elurra hasi bezain laster.
Ibilgailu astunek N-I errepidea edo Sakanako autobidea erabili beharko dute, eta arinek Berastegitik Tolosara doan GI-2130 errepidea. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Neguko Bidezaintza Plana azaroaren 15ean sartuko da indarren. Aurten 87 kamioi eta 11.400 tona gatz izango dira eskura.
Bide-zorua konpontzeko lanengatik zirkulazioa eten egin beharko da ostiraleko 21:00etatik igandeko 18:00etara N-1 errepidean Andoainen, baita A-15etik N-1era sartzeko erreia ere.