Mundua -

Titular nagusiak

Albiste izango dira: Robert Ficoren osasun egoera, osoko bilkura Legebiltzarrean eta ziklo aldaketa ERCn

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Robert Fico Eslovaviako lehen ministroa, artxiboko argazki batean. Argazkia: EFE
Robert Fico Eslovaviako lehen ministroa, artxiboko argazki batean
Robert Fico Eslovaviako lehen ministroa, artxiboko argazki batean. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko maiatzaren 16an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Eslovakiako lehen ministroaren osasun egoera: "Zauri larriak" izan arren, Robert Fico Eslovakiako lehen ministroa "onik aterako da" atzo haren kontra egindako atentatutik, Tomas Taraba herrialdeko lehen ministro ordeak jakinarazi duenez. Bart ebakuntza luzea egin diote eta "arriskutik kanpo" dago. Bestalde, Robert Kalinak Defentsa ministroak azpimarratu du "kutsu politikoko atentatua" izan dela. Ustezko erasotzailea, 71 urteko gizona, berehala atxilotu zuten, eta poliziaren esku dago ordutik. 

- Osoko bilkura Eusko Legebiltzarrean: Asteartean XIII. legegintzaldiari hasiera eman ondotik, gaur egingo dute bigarren osoko bilkura Eusko Legebiltzarrean. Gai ordenean puntu bakarra izango du saioak: Bateraezintasun Batzordea osatzea. Erakunde horrek bere irizpena emango du maiatzaren 23an egingo duten beste bilkura batean, hain zuzen ere, ekainaren 9ko Europako hauteskundeen kanpaina hasi bezperan.

- Ziklo aldaketa ERCn: Oriol Junqueras ERCko presidenteak alderdiko Presidentetza utziko duela iragarri du. Junquerasek alderdiko zuzendaritzaren bileran jakinarazi duenez, Europako hauteskundeen ostean Presidentetza utziko du, "bere etorkizuna erabaki aurretik hausnarketa prozesu aktibo bat irekitzeko". Ez da aldaketa bakarra izango: Marta Rovirak ez du bere burua aurkeztuko idazkari nagusi izaten jarraitzeko eta Pere Aragonesek ez du diputatu akta jasoko eta politikaren lehen lerroa utziko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako albisteak Nazioarteko albisteak 2024 Eusko Legebiltzarra albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa EAEko hauteskundeak Atentatuak albisteak Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako hauteskundeak Hauteskundeak Eslovakia Oriol Junqueras albisteak