Gizartea -
Kalteen zenbaketa, Euskadin
Ziklogenesiak kalteak egin ditu, baina ez espero bezain beste
Gipuzkoan zortzi lagun zauritu dira zirkulazio seinale bat erorita eta garabi bat jausi da Abaltzisketan.
Erredakzioa
Ziklogenesiak hainbat kalte eragin ditu Euskadin. Ezbeharrik larriena Soraluzen (Gipuzkoa) jazo da AP1 autobidean, zortzi pertsona zauritu dira, eta horietako bat larri xamar dago, trafiko-seinalea bat lurrera erori eta ondorioz izan duten auto-istripuan.
Gipuzkoan garabi bat erori da Abaltzisketako etxe-eraikin baten gainean, kasu honetan, kalte materialak bakarrik sortuz.
Gainera, teilatuak altxatu, zabor ontziak bota eta zuhaitzen adarren erorketaren ondorioz kotxeak zapaldu ditu haizeteak Getxoko Erromo auzoan.
Bestalde, Euskadiko aireporturatik irteera eta etorrera zuten bost hegaldi bertan behera utzi behar izan dituzte, eta beste bi hegaldi besteratu dituzte.
Kalte gutxien izan duen lurraldea Araba da. Hala ere, Armiñoko polikiroldegiak kalte larriak jaso ditu.
Hiru hildako
Hiru lagun hil dira denboralearen ondorioz. Galizian 82 urteko emakume bat hil egin da Vilar de Barrio herrian (Ourense) horma bat bere gainean erortzerakoan penintsulako iparralde astintzen ari den denboralearen ondorioz.
Bestalde, bi gizon hil ziren atzo gauean Burgosetik hurbil dagoen Arlazon herrian istripu bat izanda, errepidean zegoen zuhaitza baten kontra talka egitean.
228 kilometro orduko haize-ufadak
Orduñan (Bizkaia) 228 kilometro orduko abiadura zeramaten haize-ufadak erregistratu dituzte, EAE osoan izan diren bolada zakarrenak. Ordizian (Gipuzkoa) 128 km/h-ko ufadak izan dituzte eta Gasteizen eta Bilbon, 105 eta 92 km/h-ko abiadura, hurrenez hurren, hartu dute tarteka haize-boladek.
Ekaitza honen jarraipena egin du egunean zehar Euskal Meteorologia Agentzia Euskalmetek. Goizean Galiziatik igaro da eta ia 200 km/h-rainoko ufadak utzi ditu.
Gaurkoa bezalako ziklogenesi leherkorrek, oso arin mugitzen diren depresioek, bilakaera desberdin bat izaten dute euren garapenaren eta sakontasunaren arabera. Horren ondorioz, baliteke aldaketaren bat izatea, orduak aurrera joan ahala, haizeak izan litzakeen eraginaren kalkuluan.
&' || 'nbsp;