Albisteak -
Euskalmeten abisua
100 km/h-ko haize-boladak eta bost metroko olatuak iragarri dituzte
Olatu handiengatik abisu laranja eta haize zakarragatik abisu horia ezarri ditu Euskal Meteorologia Agentziak. Datozen egunetan euria eta tenperatura epelak izango ditugu hizpide.
Erredakzioa
Bost metrotarainoko olatuengatik abisu laranja eta 100 km/h-ra hel daitezkeen haize-boladengatik abisu horia ezarri du asteazkenerako eta astearterako Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak.
Biharko, asteazkena, olatuen altuerak gora egingo du eta baliteke iluntze aldera 5 metrotaraino heltzea. Ipar-mendebaldeko haizeak joko du eta haize-boladek 100 km/h-raino hel daitezke, ageriko zonaldeetan, bereziki. Agerikoak ez diren zonaldeetan 70-80 km/h inguru kokatuko da haizea.
Datozen egunetarako iragarpena
Iragarpenaren arabera, asteazkenean giroa freskoa izango da, tarteka bustia ere bai. Tenperatura beroenak 14ºC inguruan kokatuko dira ipar partean eta nekez ailegatuko dira 10 ºC-ra barnealdean. Ostegun arratsalderako euri ugari espero da eta termometroak apur bat behera egingo du. Astebururako, berriro gora egingo dute tenperaturek.
Ikus itzazu Eguraldiblogen paisaien argazkirik ederrenak.